XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badago beraz T'11 eta T11, Tg eta TB trantsizioen arteko diferentzia kualitatibo bat zeren eta azken hauek intermolekularrak bait dira eta T'11, aldiz, intramolekularra bait da.

Tampgt;Tg-ko trantsizioen nabaritasuna disoluzioetan

Trantsizio hauei buruzko lanak azken urteotan, teknika experimental desberdinak erabiltzearen ondorioz ugaritzen ari badira ere, gaur egun, oso urriak dira bere existentziari buruz disoluzio polimerikoetan egindako ikasketak.

Behar bada, hemen aipa daitezke Colborne-k Ikus (1) lortutako emaitzak.

Honek emultsiozko PS-disoluzio kontzentratuekin lan egin zuen eta disolbatzaile bezala plastifikatzaileak edo irakite-tenperatura altua duten disolbatzaileak erabili zituen; esate baterako, tritolil fosfatoa (TTP) eta dioktil ftalatoa (DOP).

Bere lanetan bi neurketa-motaz baliatu zen; bola erorketazko biskosimetria eta atxekidura-tenperatura.

Lehenbiziko teknikak emandako erresultaduek errepresentazioan diskontinuitate bat aurkeztu zuten.

Geroago Boyer-ek trantsizio-tenperatura hau T11-rekin identifikatu zuen.

Hala ere Boyer-ek berak beste tekniken bitartez jasotako T'11-ren frogantza experimentala zela eta, bere hasierako teoria zuzendu egin zuen eta Colborne-ren datuak esandako T'11-ri hobe zegozkiola ondorioztatu zuen, lehenengo hura zelakoan, identifikatu zuen T11-ri baino.

Nolanahi ere Colborne-k bi tekniken bidez lortu zituen datuek trantsizio honen balioa disolbatzaile-kantitatearekin gutxi gora behera lineala den erlazio batez gutxitzen dela frogatzen dute, Tg trantsizioak disolbatzaile berdinekin egiten duen modura.

Colborne-k berak, poliestireno eta xilenozko nahaste bati buruz egindako Ferry-ren lan bat aipatzen du .

Lan honetan, datuen tratamenduan 0ampdeg;-n diskontinuitate bat agertu zen, baina Ferry-k ez zuen hemen tratatzen ari garen trantsizioekin identifikatu.

Atal honetan aipatzekoak dira baita ere Utracki-k plastifikatzailetan (DOP-etan) eta finkatzailetan portzentai txikiko PVC-zko esegidura komertzialekin egin zituen lanak.